Lege Oharra
Ongi etorri BERRIZ ENPRESAren webgunera. BERRIZ ENPRESA Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak (Donostia etorbidea 1, 0101 - Gasteiz) eta Eusko Ganberek (Bizkaiko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganbera, Errekalde Zumarkalea 50, 48008 Bilbo, Bizkaia; Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera, Tolosa etorbidea 75, 20018 Donostia, Gipuzkoa; eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera, Dato kalea 38, 01005, Gasteiz, Araba) garatutako programa bat da.
Lege ohar honen bitartez webgune (http://berrizenpresa.com) honetarako sarbidea eta bere erabilpena arautu nahi dira. Domeinu hau (aurrerantzean webgunea) Eusko Ganberen jabetzakoa da eta hauek dira bere posta elektronikoak camaraalava@berrizenpresa.com, camarabilbao@berrizenpresa.com, camaragipuzkoa@berrizenpresa.com .
Webgune honek BERRIZ ENPRESA programari buruzko informazioa ematen du. BERRIZ ENPRESA beraizik zuzentzen zaie Euskal Herriko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetako enpresei, jarraipena emateko, edozein arrazoi dela medio, laguntza eta aholkularitzako zerbitzua behar duten negozioei. Baita ere zuzentzen zaie dagoeneko martxan dagoen negozio bat erosi nahi duten ekintzaileei eta BERRIZ ENPRESAk eskaintzen dituen zerbitzuetan interesaturik dauden Interneteko erabiltzaileei.
Webgunera sartzen den eta bera erabiltzen duen pertsona oro Webgunearen erabiltzaile bilakatzen da, osorik eta baldintzarik gabe onartzen dituelarik Lege Ohar honetan adierazten diren xedapen guztiak, bai eta aplikatzekoak liratekeen gainerako lege-xedapen guztiak. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du modu egokian eta legearen barruan erabiltzeko Webgunea eta bere edukiak.
1.- Jabetza intelektuala eta industriala.
Webgune honetan jasota daude (ez ordea mugatuta) bere programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionatzeko behar dituen gainerako elementu guztiak, barne daudelarik testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudi grafikoak, datu-baseak, programa informatikoak, eta logotipoak, markak, izen komertzialak eta Eusko Ganberaren jabetzako beste bereizgarri batzuk edo, bestela, jatorrizko egileen lizentzia edo baimena.
Eduki horien xedea edozein izanik ere, ezinbestekoa da Eusko Ganberaren idatzizko baimena izatea eduki horiek osorik nahiz zatiz erabili, ustiatu, banatu eta merkaturatzeko. Eusko Ganberak aurretiaz baimendu gabeko erabilpen guztiak joko dira jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketa larritzat.
Webguneko erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute eskubide horiek errespetatzeko eta, ondorioz, bertako edukirik ez kopiatu, erreproduzitu, aldatu, banatu, transmititu, argitaratu, erakutsi edo errepresentatzeko aurretiaz lortu ezik Eusko Ganberaren idatzizko baimena. Halaber, konpromisoa hartzen dute ez egiteko inolako jarduerarik, baldin jarduera horien bitartez urra badaitezke Eusko Ganberaren eta bere kolaboratzaileen, babesleen nahiz hirugarren pertsonen jabetza intelektualeko eskubideak.
2.- Erantzukizuna eta bermeak.
Eusko Ganberak ezin du bermatu Webgunearen bitartez ematen diren zerbitzuak edo informazioak fidagarriak, baliagarriak eta egiazkoak direnik.
Ondorioz, Eusko Ganberak ez du bermatzen eta ez du bere ardurapean hartzen: (i) Webguneko edukien jarraitutasuna; (ii) eduki edo produktu horietan akatsik ez egotea; (iii) Webgunean edo bera hornitzen duen zerbitzarian birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea; (iv) Webgunea edo bera babesteko hartzen diren segurtasun neurriak erasoezinak izatea; (v) Webguneko eduki eta produktuak erabilgarritasun edo errendimendu gabekoak izatea; (vi) pertsona batek norbere buruari edo hirugarren bati kalteak eragitea Eusko Ganberak Webgunean ezarritako baldintza, arau eta jarraibideak hausteagatik edo segurtasun sistemak urratzeagatik.
Halere, Eusko Ganberak adierazten du hartu beharreko neurri guztiak hartu dituela, bere ahalaren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, bermatzeko Webguneak ongi funtzionatzen duela eta ez diola transmititzen erabiltzaileari birusik edo bestelako osagai kaltegarririk.
3.- Webguneko estekak.
Webgune honek estekak eta konexioak ditu beste toki eta Webgune batzuetara, baina Eusko Ganberak ezin du bermatu toki horietako edukiak kalitatezkoak, zehatzak eta egiazkoak direnik; beraz, ez du erantzukizunik hartzen orrialde horietan dagoen informazioan oinarriturik hartutako erabakiek eragindako zuzeneko edo zeharkako galerengatik. Hartara, Eusko Ganberak ez du izango inolako erantzukizunik bere Webgunetik esteka bidez iritsi daitezkeen kanpoko beste guneetako eduki eta disponibilitatearen gainean, ez eta esteka bidez iritsitako orrialdeekiko konexioagatik edo orrialde horietako edozein eduki, produktu edo zerbitzu erabiltzeagatik gerta litezkeen kalte eta galeren gainean.
4.- Datu pertsonalen babesa.
Erabiltzaileengandik jasotako datuak konfidentzialki tratatzen dira eta osoki errespetatuz Europako Legebiltzarraren 2016/679 (EB) Araudia eta Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Eusko Ganberak bere Webgunean eta jarduera-esparru guztietan datuei ematen dien tratamenduari buruzko informazio guztia ikusgai dago Webgune honetako Pribatutasun Politikaren atalea.
5.- Aldaketak.
Eusko Ganberak noiznahi eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo eguneratu dezake bere Webguneko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena.