Zer den

BERRIZ ENPRESA programaren helburua da enpresen jarraipena erraztea Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan.

Programak zerbitzu katalogo zabala, pertsonalizatua, doakoa eta isilpekoa eskaintzen du, eta besteak beste zerbitzu hauek barne hartzen ditu:

 

NEGOZIO SENDO BAT DUZU ETA ESKUALDATU NAHI DUZU?

Guk lagunduko dizugu:

  •    Balizko erosleen bilaketa aktiboa.
  •    Salgai dagoen negozioaren sustapen ekintzak.
  •    Negozioaren salmenta txostena egiteko laguntza.
  •    Negozioaren balorazio ekonomikoa egiteko laguntza.
  •    Eskualdatze prozesua ixteko laguntza.

EKINTZAILEA ZARA ETA ENPRESA BAT EROSI NAHI DUZU?

Guk lagunduko dizugu:

  •    Negozioen bilaketa aktiboa zure profil profesionalaren arabera.
  •    Erosi beharreko negozioa eta bere bideragarritasuna aztertzeko laguntza.
  •    Enpresa plana egiteko laguntza.
  •    Aholkularitza juridikoa transmisio prozesuan zehar.
  •    Eskualdatze prozesua ixteko eta enpresa martxan jartzeko laguntza.

Diru Laguntzak

Ekintzaileentzat, enpresentzat eta autonomoentzat BERRIZ Enpresa programarekin zer ikusia duten laguntza programen zerrenda ezberdinak.